4UP
CommunityEnergy
Espainian energia komunitateak sustatu nahi dituen Amigos de la Tierra-ren Europako proiektu bat da. LIFE programaren laguntzarekin egiten ari da, ingurumena eta natura zaintzeko eta klima-ekintzako proiektuak laguntzen dituen Europar Batasuneko tresna.
HELBURU NAGUSIA: Komunitate-energiaren potentziala askatzea Espainian, herritarren rola indartzea ekonomia deszentralizatu baten alde eta trantsizio energetiko demokratiko eta inklusibo baten alde.
Espainiak komunitate-energia garatzeko lagungarri den arau- eta finantza-esparru eza jasan du denbora luzez. Izan ere, aurreko legedi energetikoak, 2011ko “eguzkiaren gaineko zerga” delakoa esaterako, larderiazko eragina izan du eta herritarren zati handi batek beldurragatik dirua inbertitzeko errezeloa izaten jarraitzen du. Gainera, Espainiak komunitate-energiaren garapenean duen arazoetako bat erabaki politikoetan eragin garbia duten enpresa handien esku dagoen energia-merkatu bati aurre egin behar izatea da.
Mix elektrikoari buruzko datu ofizialek erakusten dute 2020an instalatutako potentzia 110.462 MWkoa zela, eta horietatik % 53,8 teknologia berriztagarriei dagokio. Hala ere, instalatutako ahalmen berriztagarriaren % 99,5a enpresa pribatu handiei dagokio. Energia berriztagarrien instalazioak energia-enpresa handiek zuzendutako megaproiektu gisa aurrera egiten jarraitzen duen bitartean, kaltetutako lurraldeetan oposizio gogorra ari da loratzen. Azken urtean bakarrik, herritarren dozenaka plataforma agertu dira plan horiek eragiten dizkieten kalteak salatzeko. Botere korporatiboaren arazoaz gain, (baita hiri-eremuen eta landa-eremuen desberdintasunak ere), emakumeen eta beste talde batzuen ordezkaritza gutxi dago komunitateko energia-proiektuetan, hala nola, gazteak, etorkinak eta diru-sarrera baxuak dituztenak.
Con el apoyo de:
Por decisión del Parlamento Alemán
Aviso legal y cláusula web | Política de privacidad y cookies | Política de privacidad en redes sociales
© Copyright 2022 | Imágenes vectoriales Freepik | Diseño web, Implicate.org
¡APÚNTATE!