Ordua da energiak eskuz alda dezan
GURE ESKU DAGO
Dokumentala gure eskuetan dago. Gure dokumental-seriearekin energia-komunitate bat nola sortu azaltzen dizuegu. Gure gida digitala eta paperezkoa dugu dagoeneko, eta orain energia-komunitate desberdinak protagonista dituen bideo-dokumental bat egitea erabaki dugu, gure energia-komunitatea sortzerakoan izango ditugun erronken berri emat
Iraultza handia dugu zain:
Energia-komunitateak beren energia garbia kudeatzeko, ekoizteko eta kontsumitzeko elkartzen diren pertsona-taldeak dira.
Deszentralizazioan eta demokrazia parte-hartzailean oinarritutako komunitate hauek energia sistema alda daitekeela erakusten dute: haiei esker multinazionalen menpe egoteari uzten diogu, herriari boterea itzultzen diogu eta krisi klimatikoari aurre egiten diogu.





Une kritiko batean gaude. Klimaren eraginak nabaritzen ari dira jada, energia eskasia ate joka daukagu (energia xahutzearen eta
erregai fosilen gehiegizko ustiapenaren ondorioz), prezioak kontrolik gabe igotzen ari dira, elektrizitate konpainiak aberasten ari dira…
Energia sistema hau ez da bidezkoa. Arrazoiak sobran ditugu energia berriztagarrien komunitate baten alde apustu egiteko!
Ezagutu zeintzuk diren:
Ekonomia deskarbonizatzen eta larrialdi klimatikoari aurre egiten laguntzen du.
Justizia energetikoa da Pertsonek erabakitzen dute nola, non eta zenbat energia kontsumitu.
Beharrezko tresna eta ikuspegiekin, genero berdintasuna sustatzen du emakumeen parte-hartze osoa bermatuz.
Makroproiektu berriztagarriak ezartzeko beharra murriztean, lurzoruaren nekazaritza- eta abeltzaintza-erabilerak zein naturalak mantendu daitezke.
Tokiko ekonomia suspertzean –dirua komunitatean geratzen da– eta gizarte kohesioa areagotzen da.
Orain, energia-komunitateak zer diren badakizu beraz, jarduteko garaia da!
Hau da egin dezakezuna:
Energia komunitate bat sortu nahi duzu baina ez dakizu nola?
Gida honetan pausoz pauso behar izan ditzakezun informazio eta aholku praktiko guztiak sartu ditugu.
EZAGUTU IRAULTZA ENERGETIKOA HASI DUTEN ENERGIA-KOMUNITATEAK
¡APÚNTATE!